BIA, Bilbao Bizkaia architecture, plataformea sortu dabe Bizkaiko arkitektoek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mar. 23a, 00:00

Arkitekturearen sektorea dinamizatzea da BIAren helburua. Hainbat jardueraren inguruko gogoeta eta sustapena egin gura dabe eta horretarako herritarren inplikazinoa bilatuko dabe. 

Uri biziaren kontzeptuaren ganean irailerako forum bat be prestau dabe. Nazinoarteko adituek parte hartuko dabe bertan. Urte birik behin sari bat be banatuko dabela esan deusku Bizkaia Irratian Matxalen Akasusok. 

Forumaren ganeko informazino gehiago eskuratzeko www.biaforum.org web orrialdera jo zeinkie. 

Osorik irakurri