Berbalagun taldeak eratu ditue eskualde osoan. Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaranen 21 talde dagoz, 135 lagun danetara. Orain zazpi urte hasi eben ekimena Ortuellan eta harrezkero zabalduz joan da eskualdeko ganerako herrietara. Danetariko jentea batzen da berbalagun taldeetan, gazteak zein nagusiak. Astean ordubetez alkartzen dira eta urtean zehar ekintza osagarriak eukiten ditue.