Bizkaian, gero eta komentu gitxiago dagoz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mar. 25a, 00:00

Hainbat itxi ditue azken urteotan, Bizkaian. Areatzan, Bermeon, Durangon, Gordexolan, Meñakan, Durangon eta Lekeition zarratu ditue komentuak. Euretariko batzuk, etxe historikoak izanik, hotel bihurtu dira. Hondino irauten daben komentu bitara jo dogu. Bata, Gernikako Klarisen etxea da. Begoña Gerrikabeitia abadeseak esan deuskunez, ez daukie etxea galtzeko arriskurik. Gaur egun, jostun lanetatik bizi dira. Bestea, Markinako karmeldarrena da. Luis Baraiazarrak azaldu deuskunez, lan handia egiten dabe euskal kulturearen alde. Gernikako klarisak baino zoritxarrekoagoak dira Urduñakoak.
Salgai jarri dabe etxea, 2,4 milioi euroren truke.

 

Osorik irakurri