Datorren urterako amaituta eukiko dau Urre-Emetal enpreseak. Eurak eregiko dabe zubia eta aurreikusitakoa baino 350.000 euro gitxiago kostako da. Milioi bat euro danetara. Barroetako kirol instalazinoak eta Bizkaia 633 errepidea batuko ditu zubiak. Holan ibilgailuek ez dabe Markina Xemeingo herrigunetik pasau beharko kirol instalazinoetara joateko.