Bizkaiko datuei begiratuta urtean nazinoarteko adopzinoak 35 inguru izaten dira, eta estadukoak berrogeita hamarren bat. Ume Alaia alkartetik Andoni Mendiak esan deusku adopzinoen kopuruak behera egin dauela, krisiagaitik beharbada eta baita nazinoarteko adopzinoen kasuan, legeak aldatu egin diralako.