Bizkaiko Foru Aldundiak, EDE Fundazinoak eta Kiribil Sareak BE PART egitasmoa aurkeztu dabe. Helburua gazteek parte hartzea eta ahalduntzea da. Horretarako, hainbat ekimen garatuko ditue, Europako Batasunaren babesean. Maitane Leizaola Gazteria zuzendariak nabarmendu dau ekimen barritzailea dala. Hasiera-hasieratik, lankidetzan jardun dabe herri erakunde batek eta erakunde pribaduek. Bizkaia Europan Parte Hartzen programea apirilaren batean hasiko eta 2016ra arte iraungo dau. Udarako, gazte trukeak eratuko ditue, eta hainbat mintegi be bai maiatzetik aurrera. Lehenengoa, gatazken ebazpenari buruzkoa. Josu Grandibalek emon deuskuz zehaztasunak. Informazino gehiago gura dauenak, www.gaztebizz.com/bepart webgunera jotea baino ez dauka