SPORTIS lehiaketearen helburua kirola bultzatzen daben aplikazinoak sortzea da. Ohitura osasuntsuak eta kirol jarduerea bultzatu beharko dabe aplikazinoek.
Bilbao Ekintzak eta GAIAk antolatu daben lehiaketa honetara lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaitzen da eta irabazlearen izena hile biko epean emongo dabe.
Irabazleak sari ekonomikoa eskuratuko dau baina horrez ganera, aplikazinoa garatzeko eta merkaturatzeko laguntza guztia be jasoko dau.
Lehiaketan parte hartu gura dabenek www.netsportis.net web orrialdean edo idoia@gaia.es emailean jaso leikie informazino gehiago.
Bizkaia Irratian GAIAko Jokin Garateagaz egin dogu berba eta berak azaldu deusku SPORTIS lehiaketea zer dan.