Kolonekoa, hasieran oso isila dan minbizi mota

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 1a, 00:00

Koloneko minbiziaren nazinoarteko eguna izan zan atzo eta AECC alkartetik detektatze goiztiarra azpimarratu dabe. Estaduan urtean 25 mila kasu barri diagnostiketan dira eta minbizi honek urtean 19 mila heriotz eragiten dauz. Antza oso minbizi mota isila da. 50 eta 69 urte bitarteko gizon emakumeei begirako kanpainaren garrantziaz ohartarazo dabe. Detektatze goiztiarra ezinbestekoa da eta horretarako Osakidetzak etxera kaketan odola detektetako kita bialten dau. Oihana Urrazak, Minbiziaren Aurkako Alkarteko kideak azalpen gehiago emon deuskuz.

 

Osorik irakurri