Produktu ekologikoen kontsumoa hazi da Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 1a, 00:00

Elikadura ekologikoak azken urtean 20 mila milioi euroko irabaziak euki dauz munduan. Produktu ekologikoak erosten dabezanen kopuruak goruntz jarraitzen dau baita Euskal Herrian be. Europar Batasunak dino kontinentean nekazaritza eta abeltzaintza ekologikora bideratzen diran lurrak, lur guztien %5,4 dirala. Horreetatik gehienak Italian, Espainian eta Polonian. Sopelan produktu ekologikoen denda batek pare bat urte daroaz zabalik, bertako udaletxearen atzealdean dago kokatuta. Igor Anduix gorliztarra, Sopelako Eko-Dendako arduraduna da. Eusko Legebiltzarrak on dala astebete Jaurlaritzari produktu organikoak bultzateko plan bat eskatu eutsan eta Lakuak proiektu hori 3 hilabete barru prest euki beharko dau. Eko dendek daukiezan bezero motak oso desbardinak dirala esan deusku Igor Anduixek.
 

Osorik irakurri