Eskautek jolastuz ospatuko dabe euren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 1a, 00:00

Domekan da eskauten eguna, Gorka Deuna. Euskal Herriko Eskautak Bizkaia alkarteak jaia eratu dau. 
'Hasi kalean jolasten' lelopean egingo dabe, Bilboko Europa parkean. Irune Lopez antolatzaileak azaldu deuskunez, jolasa zelako garrantzitsua dan nabarmendu gura dabe. Olgetan ibiliz helduko dira Europa Parkeraino, eta bertan be jolasten pasauko dabe eguna. Eguerdian eukaristia eta arratsaldean erromeria be izango ditue eskautek domekan.

Osorik irakurri