Udabarriko alergia kasurik txarrenak maiatzean helduko dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 2a, 00:00

Udabarrian asko dira polenak eragindako alergia kasuak. Hemen momenturik txarrenak, polena dala-eta, maiatzean eta bagilean bizi izango doguzala esan deusku Osakidetzako alergologoa dan Jose Antonio Navarrok. Geurean urte osoan zehar daukagun alergia, akaroena dala adierazo deusku Navarrok. Udabarriko alergiek zer eragiten daben be zehaztu deusku alergologoak. Gaixotasuna ondo zehazteak, diagnostikatzeak daukan garrantzia azpimarratu deusku Navarrok, tratamentua egokia izan daiten.
 

Osorik irakurri