Autismo kasuren bat daben sendi honeek APNABI alkartean dagoz. Gaixotasuna baino desorekea edo nahastea dala esan deuskue familiek. APNABIko Begoña Benito Del Valleren arabera ez dago autismo mota bakar bat. APNABI, gurasoek eurek osotzen dabe eta alkarteko egoitzetan edo eguneko zentroetan mota askotako profesionalak daukiez: psikologo klinikoak, hezitzaileak, laguntzaileak edota gizarte langileak. Autistak gizarteratzeko Bizkaian azkenaldion hobekuntzak egon dira baina APNABItik gehiago aldarrikatu dabez.