Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 24.Biltzarra egingo dau bariku eta zapatuan

Osasun arloko langile eta ikasleei zuzendutako biltzarra izango da. Helburuaz Joserra Furundarenak egin deusku berba Lau Haizetara irratsaioan. Aurten Osasun Hezkuntzari buruzko gaiak jorratuko dabez. Hamabi berbaldi, hamabi ahozko komunikazino, tailer bi eta dokumental bat eskeiniko dabez besteak beste. Osasun arloko euskalduntzeari buruz itaunduta aurrerapausuak emon dirala esan deusku Furundarenak, baina oraindik asko dagoala egiteko.

Osorik irakurri