Film laburren lehiaketan parte hartzeko deialdia zabalik dago Muskizen. Maiatzaren 16.a da azken eguna. Ordura arte, 12 eta 25 urte bitarteko gazteek film laburren lehiaketan parte hartzeko aukerea eukiko dabe. Gaia aisialdia dala azaldu deusku Ainara Letxuga Gazte Bulegoko teknikariak. 5 minututik beherako filmak izan behar dabe. Beste alde batetik, Break Dance master classa egin barri dabe. Hau be Gazteguneak eratuta. Muskizko 20 gaztek hartu dabe parte. Ekainean, barriz, Gazte Dance lehiaketea eukiko dabe. Azalpen gehiago Andoni Garcia Gazteguneko teknikariak emon deuskuz.