BFAk urtero London Economics School zentroan ikasketak egiteko bekak eskaintzen dauz. Beka honeek ekonomia kontuetan espezializazinoa lantzeko balio dabe. Edurne Iñigo zuzenbidean lizentziatua da eta hiru hilabatez aritu da Londreseko goi mailako hezkuntza zentro horretan BFAk emondako bekeari esker. Europar Batasuneko ekonomia eta finantzarako ikasketak egin ahal izan dauz Edurne Iñigok Londresen. London Economics School zentroan hamengo zentroakaz alderatuta oso bestelako metodologia lantzen dabela esan deusku.