Lurrera doana, itsasora doa izeneko ekimena burutuko dau domekan Barrikan Amarratz Surf Taldeak. Haritza Bizkarralegorra taldeko kideak azaldu deusku zein dan prestatu daben ekimena. Martiaren 22an egin nahi izan eben, baina eguraldi txarragaitik atzeratu egin eben. Normalean topetan dabezan hondakinak plastikoak-eta izaten dira. Barrikako aparkalekuan batuko dira nahi daben guztiak domekan goizeko hamaiketan. Ordu bietan itsasbehera izango da eta orduan ekingo deutse garbiketa lanari.