Gerediaga ingurua publikoarentzat zabalik gaurtik aurrera

Batzar Nagusien laugarren egoitzea da Gerediagakoa. Foru zelaia eta batzarrak hartzen dauazan ermitea edonorentzat egongo dira zabalik gaurtik aurrera asteburuetan. Orain arte gitxi batzuen eskura egoan lekua bisitatzea baina orain edonorentzat egongo da aukerea. 

Gerediaga alkartearen, Batzar Nagusien, Durangaldeko Mankomunidadearen eta Abadiñoko Udalaren alkarlanari esker zabalduko dabe publikoarentzat. Horrez ganera, Gerediaga alkartea informazino panelak prestetan be badabil. Bertara hurbiltzen diranek lekuaren historia hobeto ezagutzea da helburua.

Gerediaga bisitatu gura dauanak asteburuetan goizeko 10etatik arratsaldeko 18etara bitartean egin ahal izango dau. Maiatzaren 1etatik aurrera ordutegia iluntzeko 20etara arte luzatuko dabe. 

Bizkaia Irratian Gerediaga alkarteko Aitziber Atorrasagastigaz egin dogu berba. 

Osorik irakurri