EAEan gero eta euskaldun gehiago egon arren etxean euskerearen erabilerea puntu bat jaitsi da azkanengo hamarkadan. Eusko Jaurlaritzak mapa soziolinguistikoaren bostgarren edizinoa aurkeztu dau. Une honetan EAEko biztanleria osoaren %36,4 euskalduna da, orain dala 10 urte baino %4 gehiago. Erdaldun elebakarren kopurua epe berean 5 puntu jaitsi da %49,6tik %44,3ra. Bestalde etxean senitartekoakaz berba egiteko euskerea erabilten dabenen kopurua gero eta txikiagoa da. Hizkuntza aldetik mistoak diran guraso bikoteen artean, hau da guraso euskaldun batek eta erdaldun batek osotzen dabenen artean, heren batek ez deutso umeari euskaraz egiten. Patxi Baztarrika hizkuntza politikarako sailburuordeak gurasoek daukien ardurea nabarmendu dau. Umeek eskoletako geletatik kanpo euskeraz berba egin dagien Jaurlaritzak zenbait programa eta baliabide zehatz batzuk lehenetsiko dauz.