Wheelsland, llanta edo hagunen munduko webgune nagusia, Bizkaian dago

Kotxeetako llanta edo hagunen munduko webgunerik handienaren egoitzea Bizkaian dago. Wheelsland izenekoa da eta Zigor Zarraga bizkaitar ekintzailearen proiektua da. Bilboko udalak eta BFAk SUA saria be emon deutse nazinoartean gero eta bezero gehiago daukazan enpresa honi. Wheelsland atariaren bitartez norberak bere kotxera egokitzen diran llantei edo hagunei buruzko informazinoa aurkitu leike. Gailu horreen ezaugarriak zeintzuk diran, non erosi leitekezan etabar luzea. Zigor Zarraga Wheelslandeko ekintzaileak dino EAEa automobilgintzan mogimendu handiko lurraldea dala eta Wheelslanden egoitza nagusia Zornotzako AICen kokatu gurako leuke.
 

Osorik irakurri