Garmitxakoak gustura, ikerketea hasiko dalako

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 8a, 00:00

Elikagai guztiei intolerantzia deutsien umeen familiei laguntzeko eratu eben Garmitxa alkartea orain hiru urte. Hasieran familia bi ziran eta gaur egun hiru. Urteotan ikerketarako dirua batzen ibili dira, besteak beste plastikozko tapoiak batuta. Orain ikerketea bera hasi dabe, Valentziako ikerlari batek hain zuzen be, Franciso Javier Chaves doktoreak. Jatorria genetikoa balitz, edota arrisku handia suposatuko leuken generen bat balego eta hori identifikau, tratamendua diseinetako oinarria izango litzateke.  Badakie kontu luzea izango dala, baina egon pozik dagoz.

Osorik irakurri