Besarkatuz alkartea saritu dau Emakundek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 8a, 00:00

Besarkatuz alkartekoak pozik dagoz Emakunde saria jasota. Besarkatuz edo La Posada de los abrazos. 2003an ipini eben martxan proeiktua, gizarte bazterketa arriskuan egozanei aterpea eskaintzeko San Frantzisko inguruetan. Ostatua zabaldu eben.
Gaur egun indarkeria matxistea jasandako emakumeei eskaintzen deutse estatua, eurei eta euren umeei. Ganera sarean egiten dabe lan Bilboko beste gizarte alkarte batzuekin. Besarkatuz-eko Borja Agirrek esan deusku eurena alkarte txikia dala eta sari hau babes handia dala eurentzat. Gaur egun etxebizitza bi daukiez, baina Borja Agirrek berak esan deusku etxe hutsa baino gehiago eskaintzen dabela, babesa eta laguntasuna. Krisiaren eragina be igarten dala adierazi desku, baldintzak asko estutu deutsiezala preminan dagozanei be.
 

Osorik irakurri