"Hator hona", gazte euskaldunak Argentinara erakarteko programea

Hator hona, Argentinara, truke programan parte hartzeko dei egin deutse euskal gazteei. Nekotxea Euskal Etxeak antolatu dau, garagarrilaren 18tik abuztuaren 10era. Euskal kultureaz zeozer irakasteko daukien 6-7 gazte gura dituela esan deusku Maite Bilbaok.2004an hasi eben kontaktu zuzena Euskal Herriagaz. Harrezkero ia urtero egin ditue zelako edo halako trukeak, batean handik hona etorrita eta bestean Euskal Herritik bertara joanda. Oraingoan bertan antolatu dabe egotaldia. Aukeratzen dituen gazteak bertako familien etxeetan egongo dira. Klaseak iluntzeetan emongo ditue, ondoren alkarregaz afaldu, bueltatxo bat emon eta abar. Normalean jente askok emoten dau izena eta aukeraketea egin behar izaten dabe. Ez da erreza izaten. Hator hona, Argentinara ekimenaren ganeko informazinoa hurrengo helbide honetan: hatorhona.blogspot.com
 

Osorik irakurri