Busturian, Madariaga Torretxean izan gara, Herririk Herri. Urdaibai eskualdeari begiratzeko leku aproposa eretxi deutsagu. Igor Gonzalo Euskadiko Biodibertsidade Zentroko gidariak hartu gaitu bertan. Aste Santurako eskaintzearen barri emon deusku. Barritasunen artean, tribial jokoa eskainiko dabe Eguen Santuan. Itxaso Mendieta Gernikako Turismo Bulegoko langilea be Madariaga Torretxera etorri jaku. Gernika-Lumoko eskaintzearen barri emon deusku batik bat. Bisita gidatuak daukiez eguenetik domekara eguerdiko hamabietan. Gernikako alderik esanguratsuenak ikusiz, udalerriko historian murgiltzeko. Informazino gehiago gura dauenak Gernikako Turismo Bulegora eta Madariaga Torretxera jo leike.