Euskal Herriko Unibertsidadeko Nautika Eskoleak ezin dau Ingeniaritza titulurik emon. Auzitegi Gorenak emondako epaia da. Ontzi Ingenierien kolegioak salaketea ipini eban auzitegian eta salaketa horri erantzun deutso Gorenak. Iñaki Alcedo, Iñaki Loroño eta Aingeru Basterretxea EHUko Nautika Eskolako irakasleak Lau Haizetara irratsaioan izan dira eta epaiak dinoana gogoratu deuskue. Aurten ikasketek amaituko dabezanek ez dabe titulurik izango. Ontzi Ingenierien Kolegioak konpetentzia kontua aitatu dabe salaketea egiteko.