BBK-k etxebizitza bi eskainiko ditu, Gurutzetan ospitaleratuta dagozan umeen senideentzat. Gaiso larriakin ospitaleratuta edota tratamentu luzeak daukiezan haurren familientzat da zerbitzua. BBK Bizi programearen bidez pisu bi eskainiko ditue. Santiago Rabanal Gurutzetako zuzendariak azaldu dauenez, uriburutik urrun bizi diranak hartuko ditue aintzat. Lehentasuna, ospitaleratze edo tratamentu larriei emongo deutsie, baina etxebizitzak hutsik ez egoten ahaleginduko dira. Zerbitzuari etekinik handiena aterateko.Rabanalek nabarmendu dau, gaisoari eta familiari tratamentu glgobala emotea dala helburua. BBK-ren etxebizitza biak, Sarriko auzoan dagoz Bilbon, Gurutzetako ospitaletik 5 minutura metroan.