Gaurkolako baten izan zan Bermeoko Alde Zaharreko sutea, orain urtebete. Oraindino be preminak egon badagozala dinoe Bermeo Suten alkartekoek. Etxe barik dagoz batzuk, hipotekak ordaintzen, beste batzuk kostu handiko obrak egin beharrean eta abar. Ganera laguntza psikologikoa jasoten be badago jentea oraindino. Bermeotarrak emondako laguntasunagaz eta babesagaz oso pozik eta eskertuta dagoz kaltetutak.