Hamar urte bete dauz Bilbao Exhibition Centrek eta bihar herritarrentzako zabalik egongo da. Gure dauanak eraikineko txoko guztiak ezagutzeko aukerea eukiko dau. Aldagelak, kamerinoak, pabiloiak, dorrea...
Goizeko 10.10ean hasiko dira bisitak eta eguerdiko 13ak bitartean 10 minuturo urtengo dira. Ez da beharrezkoa izena emotea, bertara hurbiltzeagaz nahikoa izango da.
Horrez ganera, jarduera asko egongo dira umeentzat goiz osoan zehar.
Bizkaia Irratian BECeko zuzendari nagusiagaz, Xabier Basañezegaz egin dogu berba.