Lea Artibaiko Amankomunazgoak eskualdeko gazteen egoerea aztertzeko diagnostikoa egin gura dau. Horretarako prozesu parte hartzailea hasi dabe gazteen eretxia zuzenean entzuteko.
Igaz hasi zan prozesua eta orain arte komunikazino kanpainea euki dabe martxan. Kalean kartelak ipini eta sare sozialetan hedatu dabe kanpainea. Orain gazteekaz batzarrak egiten hasiko dira. Apirilean ganera mezu laburren lehiaketea be ipiniko dabe martxan. Apirilaren 15etik maiatzaren 15era izango da.
Gazte diagnostiko parte hartzailearen emoitzak garagarrilerako euki gura dabez.