Lan Sarean profesionalen bilatzailea goitik behera barritu dabe

Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Bitarlan enpresak LAN SAREAN profesionalen bilatzailea ondu dabe. Euskaraz behar egiten daben profesionalen eta enpresen interneteko bilatzailea da LAN SAREAN izenekoa. Lan bila dabilzanek euren kurrikuluma webgunean txertatu leikie eta bestalde atari barri honi esker enpresa batek hautaketa prozesu bat martxan ipini leike, gura dauzen ereizpideak erabilita. Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriko ordezkariagaz eta Bitarlaneko Jabi Asurmendigaz egon gara berbetan. LAN SAREAN bilatzailea tablet-etan edota sakeleko telefonoetan be erabiligarri jarri dabe.
Informazino gehiagorako www.lansarean.org
 

Osorik irakurri