Mendebaldeko Saharara sartzea galarazo deutsie zenbat euskal ekintzaileri

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 16a, 00:00

Mendebaldeko Saharan MINURSO izeneko nazinoarteko misinoak Giza Eskubideak be ikertu dagizala eskatuko dabe gaur.
NBEak munduan daukazan misinoen artean MINURSO da giza eskubideen betetea ikertzen ez dauen bakarra. Marokok eragindako presiona eta Frantzia zein Espainiako gobernuen utzikeria salatu gura izan dabe saharar biztanleakaz alkartasuna eragiten daben zenbait ekintzailek. Horretarako Gran Canariatik hegaldi bat hartu eta El Aaiunen sartzen ahalegindu dira. Nazinoarteko legea urratuta Marokoko agintariek sarrerea ukatu egin deutsie. Onintza Enbeita Amaiurreko diputadea, ekintzaile honeetariko bat izan da. Casablancatik beste ekintzaile bi sartzen ahalegindu dira baina indar marokoarrek honeei be Mendebaldeko Saharara sarrerea galarazo deutsie. Allderdi popularrak saharar herriagaz dauen jarrera faltsua salatu dau Onintza Enbeitak. Amaiurrek Jose Manuel García Margallo Espainiako atzerri ministroaren agerraldia eskatuko dauela baieztau deusku Onintza Enbeitak.
 

Osorik irakurri