Datorren urtetik aurrera, derrigorrezkoa izango da e-call-a, ibilgailu guztietan. Larrialdiko dei zerbitzua da. Ibilgailuren batek istripua badauka, aktibau egiten da. Europako Batasunean, urtean 2.500 bizitza salbau leikezala uste da. Bizitza salbatzailea deitzen deutsie. Istripu larri bat gertatzen danean, heriotzea lehen ordubetean heltzen da. Halanda ze, atentzinoa bizkortzea da e-callaren helburua. Luis Murgia RAC-eko kideak emon deuskuz azalpenak. Une honetan, 100 euro inguru kostetan da eta ez da derrigorrezkoa. Datorren urtetik aurrera,bai.