Lopez Antxia anaia eta diseinatzaile gazteek Getxo Moda pasarelako lehiaketea irabazi dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko api. 25a, 00:00

Gorka eta Aitor Lopez Antxia anaiek irabazi dabe Getxo Moda disenatzaile gazteentzako lehiaketea. Aurtengoa 29garren edizinoa izan da. Lehiaketa honen bitartez, disenatzaile barriei euren lanak ezagutzera emoteko erea eskeintzen jake. Helburu horregaz hartu dabe parte Getxo Modan Gorka eta Aitor Lopez Antxiak. 19 eta 23 urteko anai bilbotarrak dira. Manhattan izeneko kolekzinoa aurkeztu eben lehiaketan. Getxomoda lehiaketako irabazle moduan, Galanta bekea irabazi dabe. Gorka eta Aitorrek Miriam Ocariz disenatzailearen tailerrean behar egiteko aukerea izango dabe.

 

Osorik irakurri