Gaur eta bihar egingo ditue kultura eta bake jardunaldiak, Bonbaketearen 77. urteurreneko ekitaldietan. Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkaria eta Jose Mari Gorroño alkatea egon dira ekitaldian. Aurten, memoria landuko dabe. Guztira 100 parte hartzaile inguru, eta 12 ponente. Maria Oiangurenek emon deuskuz jardunaldiei buruzko zehaztasunak Lau Haizetara saioan. Bake eta Bizikidetza idazkaritzan, sortutako eztabaidearen gainean be itaundu deutsagu. Ez dala erraza, baina, lanean segidu behar dala erantzun deusku.