Agentzietako etxeko beharginei egiten jakezan gehiegikerien aurrean Lan Ikuskaritzea mutu geratzen dala salatu dabe gizarte eragileek. Etxeko beharginak kontratetan dabezan ASISPER eta APUROS MAYSE izeneko agentziak salatu dabezan arren Lan Ikuskaritzak bapebe ez dauela egiten salatu dabe 16 gobernuz kanpoko erakundek eta sindikatuk. Lorea Uretak esan deusku agentzia honeen bitartez etxeko lanak egiteko kontratetan dabezan personen lan baldintzak zeintzuk diran. Gizarte eragileek grabaketak eta lekukoak eskaini arren, Lan Ikuskaritzak ez dauz proba horreek aintzat hartu eta ez dauz agentziak zigortu, ez ei dagoalako proba nahikorik. Lan Ikuskaritzeari ikerketa sakona egiteko eskatu deutse. LANBIDEri bestalde eskatu deutse zerbitzu lez jarduteko etxeko enpleguan be. Hori agindu eutsan Eusko Legebiltzarrak on dala 3 urte. Horrela agentziek zeregina galduko leukie. Gai honen aurrean Jaurlaritzaren erantzukizuna nabarmendu nahi izan dabe.