Euskal Autonomia Erkidegoa oso goian dabil, organu emote kopuruetan. Milioi bat biztanleko, 40 organo emoile dagoz EAE-n. Azken lau urteotan, kopuru horretxetan eutsi deutso batez beste. Espainiako batez bestekoa 34an dago. Hemen bete egiten dira Europako helburuak. Kepa Esnaola Gurutzetako ospitaleko transplanteetako koordinatzaileagaz egin dogu berba. Teknikak asko aldatu dirala azaldu deusku, eta emoileak be bai. Orain 60 urte ingurukoak ei dira gehienak. Emoile bizidunetan be punta-puntan dabil Euskal Autonomia Erkidegoa. Guntzurrun transplanteen bizidunakin egitea da helburua. Gurutzetan %25era heldu dira. Aurrerakuntza guztiak kontuan hartuta be, transplanteek zailtasunak daukiezala aitortu dau Esnaolak.