Ikastetxe askotan egin dabe bat Eusko Jaurlaritzaren "kerik gabeko gelak" ekimenagaz, baita Arrigorriagako institutuak be. Iaz lehenengoz, eta aurton be bai. Programan parte hartzen daben ikasleek ez erreteko konpromisoa hartzen dabe, eta gelan tabakoagaz zerikusia daukien gaiak lantzen ditue. Helburua tabakoaren aurrean kontzientziazino lana egitea da DBHko gazteekin, tabakoa erreten hasi orduko.