Aurtengoa bederatzigarren edizinoa izango da. Ipizki eta Joko Alai alkarteek alkarlanean eratzen daben ibilaldia da. Helburua bikotza da. Batetik herriko auzoak eta herria bera bisitariei ezagutarazotea. Bestetik Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.
Ibilbideak 18 kilometro eukiko dauz eta guztira bederatzi errotatatik pasauko da. Horreetako bi barrutik ikusteko aukerea be egongo da. Olabarrikoa eta Ibargutxiko errotak dira bisitau ahal izango diranak. Gura dauanak ibilbide laburrago bat be eukiko dau, 12 kilometrokoa.
Ibilaldia bera goizeko bederatzietan hasiko da eta aurretik izena emon beharko da.