Zeanurin Erroten Ibilaldia domekan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 3a, 00:00

Aurtengoa bederatzigarren edizinoa da. Ipizki eta Joko Alai alkarteek alkarlanean eratzen daben ibilaldia da. Helburua bikotza da. Batetik herriko auzoak eta herria bera bisitariei ezagutarazotea. Bestetik Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea. 

Ibilbideak 18 kilometro daukaz eta guztira bederatzi errotatatik pasetan da. Horreetako bi barrutik ikusteko aukerea be badago. Olabarrikoa eta Ibargutxikoa hain zuzen. Gura dauanak ibilbide laburrago bat be badauka, 12 kilometrokoa. 

 

 

Osorik irakurri