Durangoko Kurutziaga ikastoleak Inar umeari laguntzeko azoka solidarioa eratu dau. Wolf Hisrchhon sindromea dauka, gaisotasun arraroa. Ikerketan laguntzeko dirua batu gura dabe zapatuan egingo daben azokan. Familien artean erabilten ez daben baina ondo dagoen materiala batzen ibili dira, eta jente ezagunari be eskatu deutse materiala emoteko: pelotariak, aktoreak, kantariak, idazleak, kirolariak...Zapatuan egingo dabe ekimen solidarioa Kurutziaga ikastolan bertan.