Arrain azokea datorren astean Bermeon

Maiatzaren 16, 17 eta 18rako antolatu dau XX. Arrain azokea Bermeoko udalak.  "Arraina sukaldean gozoa, erreza eta merkea" da aurtongo goiburua. Hogei postu egongo dira Lamera inguruan, arrainagaz zerikusia dabenak. Makina bat ekitaldi osagarri be antolatu dabe, ume zein nagusientzako: arraina sukaldatzen ikasteko, umeentzako saio didaktikoak eta abar. Arpakalekuak be egokituko ditue herrian, Lameratik nahiko hurre. Ganera Euskotren-ek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Osorik irakurri