Naia del Castillo artista bilbotarrak Jarioak erakusketea zabaldu dau Bilbao Arten. Urpeko emakumezkoetan oinarritutako argazki eta eskulturak dira erakusketearen oinarria.
Maiatzaren hamaseirarte dago ikusgai Jarioak Bilbao Arte-n. Talaiatik (15:00-16:00) artisteagaz egin dogu berba.
1975ean Bilbon jaioa, Naia del Castillo Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eskultura arloan eta Arte Ederretako Master bat egin dau ohorezko matrikuleagaz Londreseko Chelsea College of Art and Design-en. Hainbat erakusketa egin ditu, bai kolektiboak bai eta indibidualak be. Beste askoren artean: “12 artistas en el Prado” El Prado Museoan (2007), “Ofrendas y Posesiones” Madrileko Distrito 4 galerian -Erakusketa onenaren Saria Off Zinemaldia PhotoEspaña05-, “Altered perceptions” Hong Kong-eko Ilivetomorrow Gallery-n (2011) edo “Desplazamientos” Mexico DF-ko Casa Galeria-n (2012).