LOMCEri desobediduteko gidea aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 6a, 00:00

Euskal eskola eta ikastoletako irakasleek LOMCE legearen aurka desobedientzia egiteko gidea aurkeztu dabe. Ikastolen alkarteak, Udako Euskal Unibersidadeak, Hik Hasik, ELAk, LABek, STEE-EILASek, Sortzenek eta Ikasle Abertzaleek gidea osotu dabe. Gida honetan LOMCEk ezarri gura dauzen arauen kontra egunerokotasunean zelan jokatu behar dan azaltzen da adibide praktikoak emonda. Adibide praktikoak ildo pedagogikoan, arlo kurrikularrean edota ebaluazinoetan. Adibidez ikasleei eta irakasleei batxilergoko bigarren mailako errebalideetara ez aurkezteko deia egingo deutsie. Camino Saiz, STEE-EILAS sindikatuko kidea. Gida honetan ekarpen gehiago jasoteko hezkuntza munduko langilei zapatuan Agurainen egingo diran jardunaldi batzutara joateko deia egin deutsie. Eusko Jaurlaritzari bestalde mezu zuzena bideratu deutse sare honek.
 

Osorik irakurri