Antxoa kontsumoa bultzatzen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 6a, 00:00

Bilboko Udalak eta Jaurlaritzak antxoea kontsumiduteko deia egin dabe Erriberako Merkaduan. Igor Ozamiz sukaldariak hainbat eratara prestau dau antxoea. Bittor Oroz Arrantza sailburuordeak nabarmendu dau oso arrain osasuntsua eta kalidadekoa dala. Beste alde batetik, Orozek antxoaldia ondo doala be aitatu dau. 4.000 tona harrapau ditue dagoeneko. Prezio baju dabil, baina gora egingo dauela uste dau Jaurlaritzak. Euro bitik gora ordainduko deutsiela arrantzaleei.

Osorik irakurri