Bidezko merkataritzaren mundu mailako egunagaz bat eginda hitzordua zapatuan goizez eta arratsaldez izango da Areatzako antxinako autobusen geltokian. Bidezko Merkataritzako produktuak Bizkaian, Kidenda, Intermon-Oxfam edota Emausen bitartez erosi geinkez. Alberto Larriba, EMAUSeko ordezkariak esan deusku produktu honeek gero eta jende gehiagok ezagutzen dauzela. Igaz kafea nabarmendu eben, aurton kakaoaren txandea izango da. Hegoaldeko langileen eskubideak be modu berezian babestu egiten dira bidezko merkataritzako produktuak erosita.