Bilbon amak, amamak eta alabak ariniketan

Bilbon, domekan emakumeakaz lan egiten daben 3 alkarterentzat dirua batzeko martxea egingo dabe. Emakumeen lasterketea Bilboko La Casillatik urtengo dau goizeko 10etatik aurrera. Borondatez emongo dan diru guztia Acambi, Clara Campoamor eta Edoskitzea Askatasunean izeneko alkarteetara bideratuko dabe. Iker de la Concha, antolatzaileetariko bat geure sintonian euki dogu. Amamak, amak eta alabak batera ariniketan ikusteko aukerea egongo da, kasu batzutan familia bereko emakumeek izena emon dabelako. Informazino gehiago emakumeenmartxa.com webgunean topau ahalko dozue.
 

Osorik irakurri