Homofobiaren aurkako kanpainea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 9a, 00:00

Aldundiak homofobiaren aurkako kanpainea hasi dau, komunikabideakin lankidetzan. Aurtengoa laugarrena da. Aurreko urteetan, hezkuntzea, haurtzaroa eta kirola izan dira homofobiaren aurkako kanpainearen ardatzak. Aurten, komunikabideak. Helburua homofobiatik urrun dagozan jarrerak bultzatzea. Pilar Ardantza gizartekintza diputaduak emon ditu azalpenak. Bizkaiko komunikabide guztiek, homofobiaren aurkako dekalagoa izenpetu dabe. Eguneroko lanean, giza eskubideakin bat datorren errealidade eregiteko. Esate baterako, petsonearen beraren balioa bultzatzeko eta LGTBI pertsonen bizipenak gizarteratzeko. Homofobiaren aurkako kanpainan kartelak be atara ditue. Hedabideetako profesionalak dira irudia, besteak beste Javi Onaindia Bizkaia Irratiko zuzendaria.

Osorik irakurri