Barikuan eta gaur ez urtetea erabagi dabe, bokarta txikia dagoelako itsasoan. Aurreko egunetan antxoa txikia harrapatu dabe, prezio merkea euki dau merkaduan eta ez dabe kupo guztia bokarta txiki horregaz bete nahi. Bihar, etzi eta etzidamu urtengo dabe barriro antxoatan eta ikusiaren ganean erabagiko dabe jarraitu ala beste geldialditxoren bat egin.