Kontsumo arduratsu hori sustatzeko egin ditue Elektronika Etikoaren Jardunaldiak, batez be eskuko telefonoen inguruan. Egunero eta luzaro erabilten ditugu soinean, baina gitxi dakigu daukiezan osagaiez. Janari, erropa eta abarren inguruan informazino ugari dago, baina elektronikearen ganean ez. Esaterako, mineralak erabilten dira eskuko telefonoak egiteko, eta askotan mineral horreen ustiapenean giza eskubideak zapaltzen dira. Holakoez kontzientzia eragiteko eratu zituen jardunaldiak Mugarik Gabeko Ingeniaritza alkartekoek.