Mungian, Hemen Euskeraz ziurtagirirako izena emoteko epea zabalik dago. Merkataritzan eta ostalaritzan euskerearen erabilerea indartzeko ekimena da Hemen Euskeraz ziurtagiria. Dagoeneko, 14 saltokik emon dabe izena, eta epea zabalik dago hil honen 31ra arte. Ziurtagiriak abenduan emongo ditu Mungiako Udalak. Mirenbe Bilbao Kultura zinegotziak emon deuskuz azalpenak. Euskereari lotutako beste ekimen bi be badira martxan Mungian. Gazteak Kanta Soinuan ekimnenean 400 neska-mutileik hartu dabe parte. Ikastetxeetan euskal kantuak ikasi ditue, eta kontzertua emongo dabe bariku honetan, arratsaldeko sei terdietan, Olaldeko pelotalekuan. Astegoien honetan, Kepa Deuna Futbito Txapelketea be hasiko da. 38 taldek euskeraz jokatzeko konpromisoa hartu dabe.