Gernikako Ibilaldiak 4 gune eukiko dauz eta 6,5 km-koa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 15a, 00:00

Urbanoa izango da eta Forura be helduko da. Aurten Seber Altube ikastolak antolatutako bagilaren bateko edizinora trenez edo autobusez joateko deia egin dabe antolatzaileek. Lau gune eukiko dauz Ibilaldiak: Ikastolea, Urdaibai, Pasealekua eta Lurgorri. Gernikako kale nagusienetatik igaroko da. Bagilaren 1ean omenduei harrerea egingo deutsie goizeko 11etan Gernikako Zimela jatetxean. Aurton nobedade lez jai jasangarriaren ziurtagiria bananduko dabe. Plastikozko edalontziak txoznatan eten barik erabilteko ohitureagaz amaitu nahi da. Gurasoentzako edoskitzerako guneak egongo dira eta komunetan umeei pardelak aldatzeko gailuak be ezarriko dabez. Musikeari jagokonean Ibilaldian Gose, Esne Beltza, Xaibor edota Itziarren Semeak izeneko taldeen kontzertuak izango dira. Alkoholaren kontsumoaren kontra aurten zorrotzago jokatuko da Ibilaldian.
 

Osorik irakurri